miércoles, 30 de septiembre de 2009

Aurtengo helburuak

4.maila, 4.urtea proiektuekin. Proiektuak ikasgaiak mila aukera ematen dizkigu, geure imajinazioa erabiliz geure nahiak proiektu batean islatzeko. Lan eginez ondo pasatzeko. Baina 4.maila, 4. urtea proiektuak lantzen, eta oraindik ez dut lortu ideia hori osotasunean garatzea. Kurtsoko estresa dut aurkari, nahi adina disfrutatzen uzten ez didan etsaia. Aurtengo nire helburua (4. aldiz), benetan neure proiektua gustuz lantzea da, proiektuaren urrats guztiak neure sentitzea. Ez baitago beste modu hobeagorik ikasteko, atseginez ez bada.