martes, 1 de junio de 2010

jueves, 6 de mayo de 2010

Apirileko ematea

KOKAPENA

Gure eremuak kalearen amaieran kokatzen da, bakoitza kalearen alde banatan.

Eredutzat erabili dugun eraikina, Expo Shangai-rako Espainiak egina. Egitura bera erabili dugu, hasieratik kontutan hartuz egituraren gora beherak.

Programa banatzerako orduan, laukietan kokatu ditugu programaren zati guztiak, eta lauki hauek, erabileraren arabera deformatuz joan garen heinean, amaireako forma lortu dugu.



Geneukan programa oso zabala zen eta bi zatitan banatu genuen, batetik desintoxikazio eraikina, eta bestetik hotela, spa eta etxebizitzak jasoko dituen eraikina.


HOTELA+ETXEBIZITZAK+SPA ERAIKINAk bere baitan 3 zati izango ditu erabilera desberdinak banatzeko, eta zati hauen artea komunikazio bertikalak egongo dira.


behe solairua



1,2,3 solairuak spa ezik



spa 1 solairua




spa 2 solairua



spa 3solairua


ebaketa

DESINTOXIKAZIO ZENTRUA barrura begira planteatzen da, hemen ere eraikinak 3 zati dituelarik bere baitan, administrazio gunea, bizitegia eta akitibitateak garatzeko tailerrak.


behe solairua 1solairua

2 solairua

3solairua

ebaketa

altxaera1

altxaera2
altxaera3




martes, 16 de marzo de 2010

EXPO SHANGAI 2010__Espainiako Pabilioia

FORMA: eredu hau jarraituz, arkitekturaren forma askeak aprobetxatu nahi ditugu espazio desberdin, funtzional eta atsedenak sortzeko, bai spa bezalako eraikin batean, bai hotelean baita desintoxikazio zentruan ere.

Guztiak ere atsedena eskaini behar duten eraikinak direnez, forma kurbatuak espazio lasaia lortzen lagunduko digute. Bide batez, parte zaharrean dagoen monotoniarekin apurtzen lagunduko digu.
Forma "harraro" hauek funtzio aldetik onurak ekartzen dizkigun bezala, eraikuntza aldetik erronka bat izango da guretzat. Horregatik formarekin batera eraikuntza ere pentsatuko dugu, hasiera hasieratik, eraikinak erabateko osotasuna lor dezan.


Espainiaren pabilioiaren eraikuntzaren xehetasuna aztertzen ari gara beraz:

miércoles, 10 de marzo de 2010

Lanzarote

LANZAROTE: ARDOAREN KULTURA EZBERDINA
Denominacion de Origen izendatua den zona da. Ardoa egiteko modu desberdina dute klimatologiagatik eta bere izaera bolkanikoagatik.

Mahatsondoak sartzeko zulo handiak egiten dituzte zoru bolkanikoan lurzoru begetalaren bila. Amaieran zuloa estali ondoren murotxo txiki batekin inguratzen da zulo zirkularra, hormatxoak zirkunferentzi erdia marraztuz. Horma hauek metro erdia dute gutxi gorabehera, eta haizeagandik babesteko jartzen da.


Ardoa atsedenerako ere asko erabiltzen dute

Mahatsondoaren landatze desberdin honek eta sumendiz egoteak paisaia berri bat ematen digu


LANZAROTE: ILARGIKO PAISAIA

Lur gainean lehor
Ertzean busti
Barnean sekretu asko
Eta arkitektura ere desberdina da
Cesar manriquek paisaia honi eta irlaren geologia desberdinari etekina ateratzen jakin zion


LANZAROTE: CESAR MANRIQUE

Cesar Manriqueri esker da Lanzarote gaur egun ezagutzen dugun bezalakoa. Manrique pintorea, eskultorea, arkitektoa eta artista zen, Arrecife hirian jaioa. Bere obra lana Kanariar uharteetako ingurugiroaren defentsa aldarrikatuz ein zuen. Arte eta naturalezaren arteko armonia bilatu zuen espazio kreatibo gisa.


Jatetxe hau bezalako beste bakarra aurkitu daiteke munduan. Bertan jakiak erretzeko "parrilean" ez dute surik behar. Lur azpian dagoen mugimenduaren ondorio den beroak erretzen ditu. Cesar-ek bere irlaren ezaugarri guztiak erabiltzen dituen adibidea da.

jueves, 4 de febrero de 2010

LABURPEN PANELA


OTSAILEKO ENTREGA

Hona hemen Logroñoko Arte Sakro museoa, hainbat bideren gurutzaduratik hazia parke alderuntz. Eraikin gardena aztarnen garrantzia nabarmenduz eta bide batez aztarnekin jolastuz. Naturan inpakturik egin gabe, bere baitan museo bat biltzen duen beirazko kaxa.