martes, 15 de diciembre de 2009

ITXITURARAKO MATERIALA

Buruari hainbat buelta eman eta gero, azkenean aukeratutako materala aldamioa izango da. Aldamiotako plataforma metalikoa itxitura bezala erabiliko dugu, eta berau eusteko, 2.mailako egitura bat behar genuenez, aldamioetako bertako “hankak” erabiliko ditugu, metalezko barra galbanizatuak izango direnak azken finean.


Aldamioetako plataformen zuloen bidez, barrura sartzen den argiarekin zerua irudikatze joku bat egingo dugu.




Adibide hau, "Nueva sede para el Landeszentralbank" da, Chemnitz-en ( Alemania) dago. Bertan alabastro transluzidoa erabilita dago fatxadan, ia fatxada osotik argiaren sarrera ahalbidetuz.

Barruan argia pizterakoan, berriz, kanporuntz erreflektatzen da, baina kanpotik barrukoa ikustea ahalbidetu gabe, azken finean harri bat baita.




Eraikin hau eredutzat hartu dugu, Restaurant Pavillions, RCR-rena. Bertako oineko antolaketa hartu dugu, lerro okerrekin, hori aprobetxatuz, gure eraikineko oineko lerroak parkera irekitzen saiatu gara.


Bere izaera transluzidoa ere geureganatu nahi genuen, Logroñoko zati berri honetako eraikinetan, baina ez genuen zegoen bezala kopiatu nahi, gure eraikina eskala handiagokoa delako eta nahiko arazo edukiko genituzkelako egitura hori gure eskalara moldatzeko.


Beraz beste material transluzido batera jotzea erabaki genuen.





Harri arina, ba al liteke?
_Lehenengo saiakera, makilatxo lodiegiak, lotura eskaxak!
Eta kartoien laguntzaz?Ezta ere!

Loturena ote?Itsasketa metodo desberdinak probatuz, eta denok batera elkarlanean, agian lor genezaken.





Emaitza. Eta bai!Posible egin dugu harri bat arina izatea!!