Gure eremuak kalearen amaieran kokatzen da, bakoitza kalearen alde banatan.
Eredutzat erabili dugun eraikina, Expo Shangai-rako Espainiak egina. Egitura bera erabili dugu, hasieratik kontutan hartuz egituraren gora beherak.
Programa banatzerako orduan, laukietan kokatu ditugu programaren zati guztiak, eta lauki hauek, erabileraren arabera deformatuz joan garen heinean, amaireako forma lortu dugu.
Geneukan programa oso zabala zen eta bi zatitan banatu genuen, batetik desintoxikazio eraikina, eta bestetik hotela, spa eta etxebizitzak jasoko dituen eraikina.
HOTELA+ETXEBIZITZAK+SPA ERAIKINAk bere baitan 3 zati izango ditu erabilera desberdinak banatzeko, eta zati hauen artea komunikazio bertikalak egongo dira.