Berpizkunde garaian erretabloek garrantzia handia hartu zuten, ez zegoen katedral, konbentu, eliza edo ermitarik erretablo gabe. Batzuk ikaragarrizko dimentsioak zituzten.
Berpizkundean erretablo eskultorikoak nagusitu ziren, aurreko garaiko erretablo piktorikoen gainetik. Hala ere batzuetan bi arte hauek nahasturik agertzen ziren. Pintura eta eskultura hauek euskarri arkitektoniko bat behar zuten, tailatutako muntatzeak izango zirena, horrela erretabloaren azken forma lortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario