martes, 15 de diciembre de 2009




Eraikin hau eredutzat hartu dugu, Restaurant Pavillions, RCR-rena. Bertako oineko antolaketa hartu dugu, lerro okerrekin, hori aprobetxatuz, gure eraikineko oineko lerroak parkera irekitzen saiatu gara.


Bere izaera transluzidoa ere geureganatu nahi genuen, Logroñoko zati berri honetako eraikinetan, baina ez genuen zegoen bezala kopiatu nahi, gure eraikina eskala handiagokoa delako eta nahiko arazo edukiko genituzkelako egitura hori gure eskalara moldatzeko.


Beraz beste material transluzido batera jotzea erabaki genuen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario