miércoles, 10 de marzo de 2010

Lanzarote

LANZAROTE: ARDOAREN KULTURA EZBERDINA
Denominacion de Origen izendatua den zona da. Ardoa egiteko modu desberdina dute klimatologiagatik eta bere izaera bolkanikoagatik.

Mahatsondoak sartzeko zulo handiak egiten dituzte zoru bolkanikoan lurzoru begetalaren bila. Amaieran zuloa estali ondoren murotxo txiki batekin inguratzen da zulo zirkularra, hormatxoak zirkunferentzi erdia marraztuz. Horma hauek metro erdia dute gutxi gorabehera, eta haizeagandik babesteko jartzen da.


Ardoa atsedenerako ere asko erabiltzen dute

Mahatsondoaren landatze desberdin honek eta sumendiz egoteak paisaia berri bat ematen digu


LANZAROTE: ILARGIKO PAISAIA

Lur gainean lehor
Ertzean busti
Barnean sekretu asko
Eta arkitektura ere desberdina da
Cesar manriquek paisaia honi eta irlaren geologia desberdinari etekina ateratzen jakin zion


LANZAROTE: CESAR MANRIQUE

Cesar Manriqueri esker da Lanzarote gaur egun ezagutzen dugun bezalakoa. Manrique pintorea, eskultorea, arkitektoa eta artista zen, Arrecife hirian jaioa. Bere obra lana Kanariar uharteetako ingurugiroaren defentsa aldarrikatuz ein zuen. Arte eta naturalezaren arteko armonia bilatu zuen espazio kreatibo gisa.


Jatetxe hau bezalako beste bakarra aurkitu daiteke munduan. Bertan jakiak erretzeko "parrilean" ez dute surik behar. Lur azpian dagoen mugimenduaren ondorio den beroak erretzen ditu. Cesar-ek bere irlaren ezaugarri guztiak erabiltzen dituen adibidea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario