FORMA: eredu hau jarraituz, arkitekturaren forma askeak aprobetxatu nahi ditugu espazio desberdin, funtzional eta atsedenak sortzeko, bai spa bezalako eraikin batean, bai hotelean baita desintoxikazio zentruan ere.
Guztiak ere atsedena eskaini behar duten eraikinak direnez, forma kurbatuak espazio lasaia lortzen lagunduko digute. Bide batez, parte zaharrean dagoen monotoniarekin apurtzen lagunduko digu.
Forma "harraro" hauek funtzio aldetik onurak ekartzen dizkigun bezala, eraikuntza aldetik erronka bat izango da guretzat. Horregatik formarekin batera eraikuntza ere pentsatuko dugu, hasiera hasieratik, eraikinak erabateko osotasuna lor dezan.
Espainiaren pabilioiaren eraikuntzaren xehetasuna aztertzen ari gara beraz:
No hay comentarios:
Publicar un comentario