martes, 15 de diciembre de 2009

ITXITURARAKO MATERIALA

Buruari hainbat buelta eman eta gero, azkenean aukeratutako materala aldamioa izango da. Aldamiotako plataforma metalikoa itxitura bezala erabiliko dugu, eta berau eusteko, 2.mailako egitura bat behar genuenez, aldamioetako bertako “hankak” erabiliko ditugu, metalezko barra galbanizatuak izango direnak azken finean.


Aldamioetako plataformen zuloen bidez, barrura sartzen den argiarekin zerua irudikatze joku bat egingo dugu.




Adibide hau, "Nueva sede para el Landeszentralbank" da, Chemnitz-en ( Alemania) dago. Bertan alabastro transluzidoa erabilita dago fatxadan, ia fatxada osotik argiaren sarrera ahalbidetuz.

Barruan argia pizterakoan, berriz, kanporuntz erreflektatzen da, baina kanpotik barrukoa ikustea ahalbidetu gabe, azken finean harri bat baita.




Eraikin hau eredutzat hartu dugu, Restaurant Pavillions, RCR-rena. Bertako oineko antolaketa hartu dugu, lerro okerrekin, hori aprobetxatuz, gure eraikineko oineko lerroak parkera irekitzen saiatu gara.


Bere izaera transluzidoa ere geureganatu nahi genuen, Logroñoko zati berri honetako eraikinetan, baina ez genuen zegoen bezala kopiatu nahi, gure eraikina eskala handiagokoa delako eta nahiko arazo edukiko genituzkelako egitura hori gure eskalara moldatzeko.


Beraz beste material transluzido batera jotzea erabaki genuen.





Harri arina, ba al liteke?
_Lehenengo saiakera, makilatxo lodiegiak, lotura eskaxak!
Eta kartoien laguntzaz?Ezta ere!

Loturena ote?Itsasketa metodo desberdinak probatuz, eta denok batera elkarlanean, agian lor genezaken.





Emaitza. Eta bai!Posible egin dugu harri bat arina izatea!!



lunes, 2 de noviembre de 2009

Berpizkundeko erretabloak

Berpizkunde garaian erretabloek garrantzia handia hartu zuten, ez zegoen katedral, konbentu, eliza edo ermitarik erretablo gabe. Batzuk ikaragarrizko dimentsioak zituzten.

Berpizkundean erretablo eskultorikoak nagusitu ziren, aurreko garaiko erretablo piktorikoen gainetik. Hala ere batzuetan bi arte hauek nahasturik agertzen ziren. Pintura eta eskultura hauek euskarri arkitektoniko bat behar zuten, tailatutako muntatzeak izango zirena, horrela erretabloaren azken forma lortuz.
erretabloak

hona hemen berpizkundeko erretabloen zenbait adibide




domingo, 1 de noviembre de 2009

NESTLE MUSEUM



Lurzorura egoki moldatu daitekeen museoa, altxatuta baitago hanka batzuen bidez. Horrela, konbentu gaineko estalkiarekin nolabaiteko bateratasuna ere eman diezaiokegu.
Forma irregularra du, geuk nahi dugun bezala moldatzeko, modu honetan ondoen datozen espazioak sor ditzagun.

sábado, 17 de octubre de 2009

"Yo voy a donde marque el tinto!". Nola ez bada, Logroño bere ardoagatik ezagun, orain eta beti!!!Baina Logroñok beste alde on batzuk ere baditu, irisgarritasuna adibidez. Geure lana da, Logroño, ardoaz aparte, hiri bezela ere interesgarria eta erakargarria egitea. Ekin diezaiogun lanari!!

miércoles, 30 de septiembre de 2009

Aurtengo helburuak

4.maila, 4.urtea proiektuekin. Proiektuak ikasgaiak mila aukera ematen dizkigu, geure imajinazioa erabiliz geure nahiak proiektu batean islatzeko. Lan eginez ondo pasatzeko. Baina 4.maila, 4. urtea proiektuak lantzen, eta oraindik ez dut lortu ideia hori osotasunean garatzea. Kurtsoko estresa dut aurkari, nahi adina disfrutatzen uzten ez didan etsaia. Aurtengo nire helburua (4. aldiz), benetan neure proiektua gustuz lantzea da, proiektuaren urrats guztiak neure sentitzea. Ez baitago beste modu hobeagorik ikasteko, atseginez ez bada.